2016-2017 Agenda

Suposatzen dut ikasle askok eskolan jasoko zutela jada. Agian irakurtzen dagoen norbaitek esku artean edo motxilan izango du.

Emakundek urtero ateratzen duen agendari buruz nabil. Miren Agur Meabek informazio interesgarriz bete zuen eta baita ipuin eder batekin. Bertan Ilustratzaile desberdinak daude: Miren Asiain, Susana Martin eta Xabier Sagasta eta Azaleko irudia Maite Mutuberriarena da. Niri, Miren Agurren ipuina marrazteko aukera paregabea eskeini zidaten eta baita pozik egin ere!

Guzti hau josi eta argitaratu duten Udane eta elkarreko taldeari, milesker!

Agenda honen zatitxo txiki batzuk dituzue hemen azpian.

Lasterarte!

 

azala emak.jpg

emak 1.jpg

 

emak 2.jpg

 

Frutak eta barazkiak

Kaixo.

Azkenengo egunotan pertsiana bat baino gehiago koloreztatu dut.

Aukera asko genituen gai bezala erabiltzeko. Produktuan oinarrituta, jendea, transportea, ortua edo baratza… baina azkenean, frutadenda bera margotzeko aukera hartu genuen.

Egun bereziak izan dira. Inguruko jendearen begirada aldatzen joan da gutxi gutxika. Hasierako mesfidantzatik, beso zabalik onartzera pasatu da… Eta bereziki eskertzekoa izan da ingurutik zebilen Rokero zahar batek esandakoa:

-Tio… te lo curras con los botecitos… das alegria al barrio.

Emakume eta gizon nagusi taldetxoak begira gelditu izan dira… Marrazkia onartzen zutela adieraziz. Lohien kamioi gidariak ere berdin, kamioa une batez gelditu eta atzamar lodia gorutz erakutsiz. Ain xamurrak ez direnak ere gertatu dira. Esaterako, andra nagusi batek, ikusten ninduen bakoitzean, margo poteak alperrik galdu besterik ez nituela egiten botatzen zidan.

Kalean margotzearen magia…

Eskerrikasko denori.

 

zorroza 0 rb.jpg